XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik negar egiten nuan ume batek bezela, eta Joxek kontatu zioten zer gertatu zitzaidan gure etxekoai.

Ni geroztik asko gogoratzen naiz bi gizon aietzaz: Joxe Anjel, zeruan izan dedilla, eta Joxe Irizar`ek urte askoan osasuna ta pakea izan dezala. Ala bedi.

Urrengo egunean, bei bat motel ikusten zan zegoala, ta albaiteroa edo beterinarioa ekarri genduan.

Otzak pasea zegoala esan zigun.

Baiñu beroa emateko eta manta jartzeko.

Egin genduan eta beia bereala sendatu zan.

Orduko beterinarioa Don Markos Artola zan.

Beti oiñez ibiltzen zan, etxez etxe, basarririk basarri; eta arek bazekian zulo aundi ura nola zegoan oso gaizki, eta esan zidan: - Nik adieraziko diot kontzejal bati, zulo ura ixteko modua egin dezatela.

Andik laster itxi zuten zulo ura.

Beterinario jaunak berak aitortu zuan naiko milagroa zala, zulo artan erori ta beiak ondo ateratzea.

Eta beste geiagok ere bai, ura entzun zutenak.

Gaur ia gutxi biziko gera, orduan sasoiko giñanak.

Nik neronek ere milagrotzat artu nuan gertakizun ura: (...).